Saltatu eta joan eduki nagusira

Lasterketaren informazioa

2024ko lasterketa herrikoia


Eguna: Abenduak 31, asteartea

Ordua:
            Haurrak: 10:30
            Helduak: 11:00

Izen-ematea:
          www.herrikrosa.eus

Aurrez izena ematea: 10€
Egunean bertan (dortsalak geratuz gero): 15€

Partehartzailerentzat salda eta pintxoa egongo da. 

Partehartzaile bakoitzarentzat opari bat egongo da (herrikrosako datu-baseko neurriarekin ez du zerikusirik). 

Partehartzaileen artean zozketak egingo dira.   

Haurren izen-ematea egunean bertan egin beharko da.

Ibilbidea: 6,6km

Blog honetako argitalpen ezagunak

Abenduaren 31n Etxera Lasterketa Oiartzunen

Etxerako bidea geroz eta gertuago dagoen arren, oraindik ere etxeratzearen aldeko aldarrikapena egiteko beharra dago eta pausoz pauso egingo dugu aldarrikapen hori abenduaren 31n. Haurren eta helduen lasterketa egongo da. Zergatik jarraitzen dugu Etxera lasterketa antolatzen?  Konponbiderako giltzak behar ditugulako, zauriak itxi eta konponbideari ateak zabaltzeko giltzak, hain zuzen ere. Ezinbestekoa da euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea. Eta oraindik euskal presoen eskubideek urratuta jarraitzen dutela ikusten dugu. Joanes Larretxea eta Juan Mari Inziarte herriko euskal presoen eskubideak ere urratuta jarraitzen dute, salbuespenezko legedia ezartzen baitzaie.  Joanesek legedi arrunta aplikatuz gero, baimenekin etxean egon beharko luke dagoeneko eta hirugarren gradua eskatzeko aukera ere izango luke. Juan Marik, ordea, kalean behar luke hirugarren graduan. Eta biei salbuespen legedia aplikatzen dietenez, Martutenen daude.  Eta espetxe politi...

Abenduaren 30ean izango da lasterketaren VI. edizioa

2018ko abenduaren 30ean izango dugu zita elkartasun pausuak emateko. Lasterketa 11:00etan izango da, eta urteroko ibilbidea izango du. Laster jarriko dugu izena emateko aukera, beraz, adi egon. Haurren lasterketa 10:30ean izango da eta izen ematea egunean bertan egin beharko da. 

Pausoak Joanes Euskal Herriratzearen alde

Abenduaren 29an 400 pertsonatik gora bildu ginen: korrika haurrak eta helduak, segurtasun lanetan, pintxoak prestatzen... guztiak helburu berarekin. Pasa den urriaren 11z geroztik, 10 urte dira Joanes atxilotu eta espetxeratu zutela. 10 urte hauetan, hiru espetxe ezberdinetan eduki dute, horietako bat bera ere ez Euskal Herrian: Fleury (796 km), Soto del Real (425 km), eta Herrera de la Mancha (642 km, egun bertan dago). Nahiz eta dagoeneko 10 urte beteta izan, oraindik ere salbuespeneko legedia aplikatzen zaio;   hau da, lehenengo graduko erregimenean mantentzen dute, eta bere sorterritik ehunka kilometrora urrunduta dago. Gainera, Joanesek behin baino gehiagotan egin du Euskal Herrira gerturatzeko eskaera, eta behin baino gehiagotan eskatu du 1.gradutik 2.graduko erregimenera alda dezaten, baina   kasu guztietan ezezko erantzuna jaso du. Argi dago, Joanesek gaur egungo Espainiako espetxe legedia aplikatuz gero, bi eskaera horiek onartzeko baldintza gu...