Abenduaren 29an Oiartzunen Elkartasun Lasterketa izango da. Herriko hainbat kirolarik antolatzen dugu eta preso eta iheslariengandik urruntzen gaituzten kilometroak elkartasun pausoz bete nahi ditugu.

Hala ere, aipatu nahi dugu lehenbailehen izena ematea komeni dela, lanak errazteko. Gainera, abenduaren 25a baino lehen izena emanez gero 4 euro ordaindu beharko da. Egunean bertan, berriz, 5 euro.
Izena emateko aukera herriko hainbat tabernetan dago aukera: Garmendi txokolategian, Elorsoro kiroldegian, Sorgin-zulo tabernan eta Amazkar tabernan. Bestalde, herrikrossa.com orrialdean internetez izena eman dezakezue.
Bestalde, lehengo urteko kamisetarekin etortzea eskatzen dugu. Ez duzuenok, egunean bertan erosteko aukera izango duzue 5 eurotan.
Haurrentzako ere lasterketa izango da 11:00etan, baina ez dute apuntatu beharrik.