Saltatu eta joan eduki nagusira

2014ko elkartasun lasterketa aurkeztu dugu

ABENDUAREN 28AN SAKABANAKETAK BEREIZTEN GAITUZTEN KILOMETROAK ELKARTASUN PAUSOZ BETEKO DITUGU

Elkartasun lasterketa antolatu dugu herriko hainbat kirolarik. Preso eta iheslarien egoera larria da, herritik urrunduta daude, eta lasterketa honen bidez elkartasuna adierazi nahi diegu. Abenduaren 28an izango da lasterketa, 10:30ean haurrena eta 11.30ean helduena. Plazatik abiatuko da helduen 6,5km-ko lasterketa.


Helduen elkartasun lasterketan izena emateko herriko hainbat tokitan dago aukera: Sorgin-zulon, Amazkarren, Garmendi txokolategian eta Kiroldegian. Aukera horiez gain, internetez herrikrossa.com-en ere izena emateko aukera izango da. Hala ere, antolakuntza errazteko garaiz izena ematea eskatzen dugu. Lasterkari guztiek kamiseta bana jasoko dute, baina horretarako beharrezkoa izango da abendua 10a baino lehen izena ematea. Gainera, aurrez izena ematen dutenek 8 euro ordaindu beharko dute, egunean bertan, aldiz,  12 euro ordaindu beharko dira.
Abenduaren 27an lasterkariek dortsala eta kamiseta hartzeko aukera izango dute 17:00etatik 20:00etara plazan. Izena emateko aukera ere izango da.
Haurren lasterketa ere izango da 10:30ean. Aurreko urteetan ez dute izena eman, baina aurten izena eman beharko dute eta izen-ematea doakoa izango da. Xehetasun gehiago aurrerago zehaztuko ditugu.  
Gainera, korrika ibiltzeko ohiturarik ez duenarentzat, edota jendearekin entrenatu nahi duenarentzat astelehenetan eta ostegunetan 19:00etan entrenamentu saioak egingo ditugu eta azaroaren 10ean hasiko dira saio horiek. Beraz, ez dago aitzakiarik: jantzi arropa eta oinetako egokiak, eta atera zu ere korri egitera!

Bestalde, gogoratu nahi dugu herriko presoak 1200 kilometrora urrunduta daudela eta astero senide eta lagunek  bidaia hori egin behar izaten dutela bisita egiteko. Elkartasun pauso hauen bidez distantzia hori murrizteko pausoa eman nahi dugu, preso eta iheslarien eskubideak errespetatuak izan daitezen sortuko dugun SAREaren parte baikara gu ere.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Abenduaren 31n Etxera Lasterketa Oiartzunen

Etxerako bidea geroz eta gertuago dagoen arren, oraindik ere etxeratzearen aldeko aldarrikapena egiteko beharra dago eta pausoz pauso egingo dugu aldarrikapen hori abenduaren 31n. Haurren eta helduen lasterketa egongo da. Zergatik jarraitzen dugu Etxera lasterketa antolatzen?  Konponbiderako giltzak behar ditugulako, zauriak itxi eta konponbideari ateak zabaltzeko giltzak, hain zuzen ere. Ezinbestekoa da euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea. Eta oraindik euskal presoen eskubideek urratuta jarraitzen dutela ikusten dugu. Joanes Larretxea eta Juan Mari Inziarte herriko euskal presoen eskubideak ere urratuta jarraitzen dute, salbuespenezko legedia ezartzen baitzaie.  Joanesek legedi arrunta aplikatuz gero, baimenekin etxean egon beharko luke dagoeneko eta hirugarren gradua eskatzeko aukera ere izango luke. Juan Marik, ordea, kalean behar luke hirugarren graduan. Eta biei salbuespen legedia aplikatzen dietenez, Martutenen daude.  Eta espetxe politi...

Abenduaren 30ean izango da lasterketaren VI. edizioa

2018ko abenduaren 30ean izango dugu zita elkartasun pausuak emateko. Lasterketa 11:00etan izango da, eta urteroko ibilbidea izango du. Laster jarriko dugu izena emateko aukera, beraz, adi egon. Haurren lasterketa 10:30ean izango da eta izen ematea egunean bertan egin beharko da. 

300 pertsona pausoz pauso

Beste urte batez Oiartzungo kaleak korrikalariz bete dira herritik urrunduta dauden presoak gogoan dituztela. 6,5km-ko ibilbidea egin zuten helduek eta haurrek hiru taldetan herrian ibilbide motxagoak egin zituzten. Helduei dagokionez, 228 pertsonek lortu zuten ibilbide osoa egitea. Sailkapena ren atalean ikus dezakezue korrikalari bakoitzak egindako denbora. Bestalde, 70 haur baino gehiago atera ziren haurren lasterketan. Hemen Oarsoaldeko hitzak egindako artikulura lotura .