Mirari Martiarena oiartzuarra elkartasun lasterketa prestatzen hasi zen eta bere erronka nagusiena lasterketa egitea da. Horren inguruan artikulu bat idatzi du. Irakurri, merezi du eta!
Artikuluaren iturburua: Barretartia.com
Inuzenteetzat lasterketa
Abenduaren
28an izango da Oiartzungo korrikalariek antolatzen duten aurtengo
Elkartasun Lasterketa. Bai, inuzente eguna, baina aurten egun hori da
urteko azken igandea eta berdin berdin antolatuko dutela esan dute.
Niri aurreraturik sartu zidaten ziria eta parte hartu eta bukatu
nezakeela konbentzitu ninduten. Eta egun horri begira bizi dut
egunerokoa. Jendeak Behobiarekin izaten duen sukar berbera dut nik
Elkartasun Lasterketa honekin.
Hilabete gutxi dira korrika hasi nintzela. Plaierak, galtza motxak,
kamiseta eta lagun on bat gidari: Onintza. Ez da edonolako laguna
gainera, erizaina da eta giza proban aritzen da. Segurola xamarra
bainaiz alde horretatik. Mareatzen banintzen edo “plakiyak” jota geratu,
ahoz ahokoa egiten dakien norbait. Eta seko geratuz gero arrastaka
etxera eramango ninduen laguna. Perfektua beraz!
Instituto garaitik korri egin gabea izango nintzen gutxienez. Eta hortxe hasi ginen, 3 minutu korrika eta bi oinez ordu erdia osatu arte. Ondoren, bost minutu korrika eta bi oinez… Hasieran, 3 minutuko horiek munduko luzeenak ziren. Oiartzungo Udaletxeak bidegorriko marrak pintatzeko aprobetxatu zezakeen, mingainari lotuta brotxa bat jarrita ederki margotuko nituelako. Hori da mingaina arrastaka eramatea…
Instituto garaitik korri egin gabea izango nintzen gutxienez. Eta hortxe hasi ginen, 3 minutu korrika eta bi oinez ordu erdia osatu arte. Ondoren, bost minutu korrika eta bi oinez… Hasieran, 3 minutuko horiek munduko luzeenak ziren. Oiartzungo Udaletxeak bidegorriko marrak pintatzeko aprobetxatu zezakeen, mingainari lotuta brotxa bat jarrita ederki margotuko nituelako. Hori da mingaina arrastaka eramatea…
Korri egiteaz gain beste kirol bat egiteko ere aprobetxatzen dut
astean bitan izaten dugun hitzorduan. Kexatzeko. Eguraldi ona, txarra,
hego haizea, distantzia luzea, motza, ibilbide aldaketa, egunerokoa,
haurrak, txirrindulariak, jubilatuak, txakurrak, agujetak, minak,
oinazeak… Ia ito beharrean, arnasa ezin hartu, hitzik ezin esan… baino
hala ere kejatu!!! Eta horretan ere Onintzak a ze aguantea duena!!! Ni
bezelako bat ondoan izango banu, honez gero txikitu bainion muturra.
Gure amak esango lukeen bezela: Keja ta zikiña jarrita!!
Herri guztiak daki korrika hasi naizela, askok harrituta begiratzen
gintuzten, baina tira ohitu dira. Ordutik beste lagun bat ere gehitu
zaigu, Leire eta hortxe goaz asteroko gure marka txikiak hausten. Eta
helburua, abenduaren 28a. Aholkulari onak ditugu, eta astero nola goazen
galdetzen diguten lagunak, pertsonal training-ak eta ez, horretaz ez
gara kexatuko.
Elkartasun Lasterketako antolatzaileei pare bat eskaera egin dizkiet.
Nire bizitzako lehen lasterketa eta inuzente egunean izatea… Nork
sinetsiko dit? Horregatik kilometroro argazkilari bat nahi dudala esan
diet, niri bakarrik argazkiak egiteko. Froga zientifikoak azken batean.
Eta helmugara iristen naizenean “Carros de fuego” topera, kamara lentan
sartzearen efektua nik egingo dut!!!
Inuzente inuzente hasi nintzen korrika eta inuzente egunean herrian
egingo den lasterketa eginez bukatuko dut. Ez da Behobia-Donostia, baino
nik ez dut gehiago behar. Hau irakurri eta egun horretan gozatzen eta
sufritzen ikusi nahi banauzu badakizu, apuntatu eta nire ondoan joan!!!
@MiraririMirari