IV.elkartasun lasterketa abenduaren 27an izango da. Haurren lasterketa 10:30ean eta helduena 11:00etan. Herriko hainbat korrikalarik antolatzen dugu lasterketa, hain zuzen ere, herritik urrun dauden preso eta iheslariengandik bereizten gaituzten kilometroak elkartasun pausoz egiteko.
Iaz bezala, aurten ere entrenamentuak egingo dira astelehen eta ostegunetan 19:00tan plazatik abiatuta. Azaltzen den jendearen arabera taldeak osatuko dira, erritmo ezberdinetan entrenatzeko. Norbaitek inoiz ez badu korri egin, aukera ederra dauka jendearekin entrenatzeko.
Aurten oparia emango da partehartzaile guztiei. Aurreko urteetan kamiseta teknikoak eman dira. Aurten kamiseta nahi duenak aparte erosi beharko du.