IV. elkartasun lasterketa herrikoian 350 haur eta heldu baino gehiago bildu ginen elkartasun pausuak emateko eta dispertsioa salatzeko. 10:30ean haurrak hiru mailatan banaturik plaza inguruan korri egiteko aukera izan zuten. Amaitu ondoren txokolatea bizkotxoekin hartzeko aukera izan zuten eta motxila bana jaso zuten. 11:00etan helduen txanda izan zen. Oholtza gainetik bertsoa entzun ondoren Aialde kalean barrena Ergoienera abiatu ziren korrikalariak: batzuk marka egitera eta besteak bizitzako lehenengo lasterketa egitera. Denborak denbora, guztiek elkartasun pausuak eman zituzten. 11:45etan lasterketa amaitu eta guztiek salda, patata tortila eta txorizo pintxoak jan ahal izan zituzten. Sari banaketaz gain, korrikalari guztiei poltsa bana eman zitzaien eta horrez gain herriko merkatarien laguntzaz hainbat opari zozketatu ziren. Giro paregabea egon zen Oiartzunen igandean. Datorren urtean ea arrazoi gutxiago ditugun lasterketa antolatzeko. Heldu...