Saltatu eta joan eduki nagusira

2017ko edizioa martxan da

Dagoeneko aurkeztu da 2017ko lasterketa. Seigarren edizioa da hau eta urteroko ibilbidea izango du.

Lasterketaren informazioa aurki daiteke blog honetan.

Bestalde, Oarsoaldeko hitzak egindako erreportajea uzten dizuegu lotura honetan: http://oarsoaldea.hitza.eus/2017/12/02/pausoak-beharrezkoak-direlako/


Blog honetako argitalpen ezagunak

Abenduaren 31n Etxera Lasterketa Oiartzunen

Etxerako bidea geroz eta gertuago dagoen arren, oraindik ere etxeratzearen aldeko aldarrikapena egiteko beharra dago eta pausoz pauso egingo dugu aldarrikapen hori abenduaren 31n. Haurren eta helduen lasterketa egongo da. Zergatik jarraitzen dugu Etxera lasterketa antolatzen?  Konponbiderako giltzak behar ditugulako, zauriak itxi eta konponbideari ateak zabaltzeko giltzak, hain zuzen ere. Ezinbestekoa da euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea. Eta oraindik euskal presoen eskubideek urratuta jarraitzen dutela ikusten dugu. Joanes Larretxea eta Juan Mari Inziarte herriko euskal presoen eskubideak ere urratuta jarraitzen dute, salbuespenezko legedia ezartzen baitzaie.  Joanesek legedi arrunta aplikatuz gero, baimenekin etxean egon beharko luke dagoeneko eta hirugarren gradua eskatzeko aukera ere izango luke. Juan Marik, ordea, kalean behar luke hirugarren graduan. Eta biei salbuespen legedia aplikatzen dietenez, Martutenen daude.  Eta espetxe politi...

300 pertsona pausoz pauso

Beste urte batez Oiartzungo kaleak korrikalariz bete dira herritik urrunduta dauden presoak gogoan dituztela. 6,5km-ko ibilbidea egin zuten helduek eta haurrek hiru taldetan herrian ibilbide motxagoak egin zituzten. Helduei dagokionez, 228 pertsonek lortu zuten ibilbide osoa egitea. Sailkapena ren atalean ikus dezakezue korrikalari bakoitzak egindako denbora. Bestalde, 70 haur baino gehiago atera ziren haurren lasterketan. Hemen Oarsoaldeko hitzak egindako artikulura lotura . 

Haur, gazte nahiz zahar, elkartasun pausoak eman ditzagun denok!

Abenduaren 29an Oiartzunen Elkartasun Lasterketa izango da. Herriko hainbat kirolarik antolatzen dugu eta preso eta iheslariengandik urruntzen gaituzten kilometroak elkartasun pausoz bete nahi ditugu.  Larunbatean lasterketaren nondik norakoak aurkeztu genituen: Izen-ematea nola egin, dortsalak noiz jaso, ibilbidea,... Informazio hori blog honetan ere eskuragarri duzue. Hala ere, aipatu nahi dugu lehenbailehen izena ematea komeni dela, lanak errazteko. Gainera, abenduaren 25a baino lehen izena emanez gero 4 euro ordaindu beharko da. Egunean bertan, berriz, 5 euro.    Izena emateko aukera herriko hainbat tabernetan dago aukera: Garmendi txokolategian, Elorsoro kiroldegian, Sorgin-zulo tabernan eta Amazkar tabernan. Bestalde, herrikrossa.com orrialdean internetez izena eman dezakezue. Bestalde, lehengo urteko kamisetarekin etortzea eskatzen dugu. Ez duzuenok, egunean bertan erosteko aukera izango duzue 5 eurotan.  Haurrentzako e...