Saltatu eta joan eduki nagusira

263 lagun korrika, dispertsioa salatu eta ume motxiladunen egoera azaleratzeko

2017ko abenduaren 31 egun berezia izan da Oiartzunen. Izan ere, seigarren aldiz Oiartzungo kaleak lasterkariz bete dira, haur eta heldu, preso eta iheslarien urrunketa salatu eta pausoak emateko.

 
10:30ean haurren txanda izan zen. 60 haur lasterka ibili ziren Oiartzungo kaleetan motxila urdinekin. Ekimen honekin gurasoa preso duten umeek jasaten duten zama gogorarazi da. Guztira 113 haur daude gaur egun egoera honetan. Gai honen inguruko dosierra lotura honetan aurki daiteke.





Jarraian, 11:00etan helduen 0km lasterketari eman zitzaion hasiera. Bertan 203 korrikalarik lortu zuten ibilbidea bukatzea, 6,5km-ko ibilbide gogorrari aurre egiteaz gain, haizea eta beroa izan ziren aurkari. Bertan 137 oiartzuarrek parte hartu zuten korrika. Hala ere, bidea mozten, argazkiak ateratzen, anoa postuan zeudenak, animatzen aritu zirenak, tortillak egin zituztenak, merkatariak... guztiek hartu zuten parte lasterketan. Zorionak guztiei! 
 
Amaieran sari banaketaren aurretik argazki erraldoia atera genuen urtarrilaren 13an Bilbora joateko deialdia eginez.
Gu ere elkarrekin aurrera egiteko prest gaude! Giza eskubideak, konponbidea, bakea!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Abenduaren 31n Etxera Lasterketa Oiartzunen

Etxerako bidea geroz eta gertuago dagoen arren, oraindik ere etxeratzearen aldeko aldarrikapena egiteko beharra dago eta pausoz pauso egingo dugu aldarrikapen hori abenduaren 31n. Haurren eta helduen lasterketa egongo da. Zergatik jarraitzen dugu Etxera lasterketa antolatzen?  Konponbiderako giltzak behar ditugulako, zauriak itxi eta konponbideari ateak zabaltzeko giltzak, hain zuzen ere. Ezinbestekoa da euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea. Eta oraindik euskal presoen eskubideek urratuta jarraitzen dutela ikusten dugu. Joanes Larretxea eta Juan Mari Inziarte herriko euskal presoen eskubideak ere urratuta jarraitzen dute, salbuespenezko legedia ezartzen baitzaie.  Joanesek legedi arrunta aplikatuz gero, baimenekin etxean egon beharko luke dagoeneko eta hirugarren gradua eskatzeko aukera ere izango luke. Juan Marik, ordea, kalean behar luke hirugarren graduan. Eta biei salbuespen legedia aplikatzen dietenez, Martutenen daude.  Eta espetxe politi...

Abenduaren 30ean izango da lasterketaren VI. edizioa

2018ko abenduaren 30ean izango dugu zita elkartasun pausuak emateko. Lasterketa 11:00etan izango da, eta urteroko ibilbidea izango du. Laster jarriko dugu izena emateko aukera, beraz, adi egon. Haurren lasterketa 10:30ean izango da eta izen ematea egunean bertan egin beharko da. 

300 pertsona pausoz pauso

Beste urte batez Oiartzungo kaleak korrikalariz bete dira herritik urrunduta dauden presoak gogoan dituztela. 6,5km-ko ibilbidea egin zuten helduek eta haurrek hiru taldetan herrian ibilbide motxagoak egin zituzten. Helduei dagokionez, 228 pertsonek lortu zuten ibilbide osoa egitea. Sailkapena ren atalean ikus dezakezue korrikalari bakoitzak egindako denbora. Bestalde, 70 haur baino gehiago atera ziren haurren lasterketan. Hemen Oarsoaldeko hitzak egindako artikulura lotura .