Saltatu eta joan eduki nagusira

Pausoak Joanes Euskal Herriratzearen alde

Abenduaren 29an 400 pertsonatik gora bildu ginen: korrika haurrak eta helduak, segurtasun lanetan, pintxoak prestatzen... guztiak helburu berarekin.


Pasa den urriaren 11z geroztik, 10 urte dira Joanes atxilotu eta espetxeratu zutela. 10 urte hauetan, hiru espetxe ezberdinetan eduki dute, horietako bat bera ere ez Euskal Herrian: Fleury (796 km), Soto del Real (425 km), eta Herrera de la Mancha (642 km, egun bertan dago).

Nahiz eta dagoeneko 10 urte beteta izan, oraindik ere salbuespeneko legedia aplikatzen zaio; hau da, lehenengo graduko erregimenean mantentzen dute, eta bere sorterritik ehunka kilometrora urrunduta dago. Gainera, Joanesek behin baino gehiagotan egin du Euskal Herrira gerturatzeko eskaera, eta behin baino gehiagotan eskatu du 1.gradutik 2.graduko erregimenera alda dezaten, baina kasu guztietan ezezko erantzuna jaso du.

Argi dago, Joanesek gaur egungo Espainiako espetxe legedia aplikatuz gero, bi eskaera horiek onartzeko baldintza guztiak betetzen dituela; eta beraz, salbuespen legedi honekin amaitu beharra dugula. Horretarako elkartu gara gaurkoan ere, pausoz pauso eta urratsez urrats, kilometroz kilometro, Joanes etxeratze bidean jartzeko. Benetako konponbidea nahi badugu, eta horregatik, premiazkoa dugu Joanes etxera bidean jartzeko urratsak ematea, herritarrak aktibatzea eta kalera/bidera ateratzea.

Amai dezagun astebururo-astebururo egin beharreko kilometro uholdearekin, amai dezagun 105 motxiladun haurrek pairatzen duten sufrikario honekin; amai dezagun, beraz, salbuespen legedia honekin behingoz!

Hori dela eta, gogoratu gu guztiok zita garrantzitsua dugula urtarrilaren 11n; ez dadila inor etxean geratu, goazen denok Bilbora!/Baionara! 

Korapiloak askatzeko garaia da, bidea elkarrekin egiteko garaia da, Oiartzun! Goazen ba elkarrekin aurrera!
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Blog honetako argitalpen ezagunak

Abenduaren 31n Etxera Lasterketa Oiartzunen

Etxerako bidea geroz eta gertuago dagoen arren, oraindik ere etxeratzearen aldeko aldarrikapena egiteko beharra dago eta pausoz pauso egingo dugu aldarrikapen hori abenduaren 31n. Haurren eta helduen lasterketa egongo da. Zergatik jarraitzen dugu Etxera lasterketa antolatzen?  Konponbiderako giltzak behar ditugulako, zauriak itxi eta konponbideari ateak zabaltzeko giltzak, hain zuzen ere. Ezinbestekoa da euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea. Eta oraindik euskal presoen eskubideek urratuta jarraitzen dutela ikusten dugu. Joanes Larretxea eta Juan Mari Inziarte herriko euskal presoen eskubideak ere urratuta jarraitzen dute, salbuespenezko legedia ezartzen baitzaie.  Joanesek legedi arrunta aplikatuz gero, baimenekin etxean egon beharko luke dagoeneko eta hirugarren gradua eskatzeko aukera ere izango luke. Juan Marik, ordea, kalean behar luke hirugarren graduan. Eta biei salbuespen legedia aplikatzen dietenez, Martutenen daude.  Eta espetxe politi...

Abenduaren 30ean izango da lasterketaren VI. edizioa

2018ko abenduaren 30ean izango dugu zita elkartasun pausuak emateko. Lasterketa 11:00etan izango da, eta urteroko ibilbidea izango du. Laster jarriko dugu izena emateko aukera, beraz, adi egon. Haurren lasterketa 10:30ean izango da eta izen ematea egunean bertan egin beharko da. 

300 pertsona pausoz pauso

Beste urte batez Oiartzungo kaleak korrikalariz bete dira herritik urrunduta dauden presoak gogoan dituztela. 6,5km-ko ibilbidea egin zuten helduek eta haurrek hiru taldetan herrian ibilbide motxagoak egin zituzten. Helduei dagokionez, 228 pertsonek lortu zuten ibilbide osoa egitea. Sailkapena ren atalean ikus dezakezue korrikalari bakoitzak egindako denbora. Bestalde, 70 haur baino gehiago atera ziren haurren lasterketan. Hemen Oarsoaldeko hitzak egindako artikulura lotura .