Mirari Martiarena oiartzuarra elkartasun lasterketa prestatzen hasi zen eta bere erronka nagusiena lasterketa egitea da. Horren inguruan artikulu bat idatzi du. Irakurri, merezi du eta! Artikuluaren iturburua: Barretartia.com Inuzenteetzat lasterketa Azaroa 12, 2014 · by barretartia · in Irakurtzeko . · Abenduaren 28an izango da Oiartzungo korrikalariek antolatzen duten aurtengo Elkartasun Lasterketa. Bai, inuzente eguna, baina aurten egun hori da urteko azken igandea eta berdin berdin antolatuko dutela esan dute. Niri aurreraturik sartu zidaten ziria eta parte hartu eta bukatu nezakeela konbentzitu ninduten. Eta egun horri begira bizi dut egunerokoa. Jendeak Behobiarekin izaten duen sukar berbera dut nik Elkartasun Lasterketa honekin. Hilabete gutxi dira korrika hasi nintzela. Plaierak, galtza motxak, kamiseta eta lagun on bat gidari: Onintza. Ez da edonolako laguna gainera, erizaina da eta giza proban aritzen...