Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2013

Oiartzun irratian ere izan gara

Gaur Oiartzun Irratian elkarrizketa egin digute. Ezin izan baduzue entzun,   lotura honetan entzun dezakezue. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu Oiartzun Irratiari lasterketa egunean partehartzaileen artean zozketatzeko sudadera, nikia eta poltsa eman baitituzte. Bestalde, aurreratzen dizuegu Oiartzun Irratian Kirolez Blai saioan aritzen diren Joxemiel Lopez eta Mirari Martiarena izango direla lasterketako aurkezleak.

Aste honetako Aski Prexkon elkarrizketa egin digute

Oiartzungo udalak bi astean behin egiten duen udal aldizkarian lasterketako bi antolatzaile elkarrizketatu dituzte. Elkarrizketa ikusi ahal izateko lotura hemen duzue.

Haur, gazte nahiz zahar, elkartasun pausoak eman ditzagun denok!

Abenduaren 29an Oiartzunen Elkartasun Lasterketa izango da. Herriko hainbat kirolarik antolatzen dugu eta preso eta iheslariengandik urruntzen gaituzten kilometroak elkartasun pausoz bete nahi ditugu.  Larunbatean lasterketaren nondik norakoak aurkeztu genituen: Izen-ematea nola egin, dortsalak noiz jaso, ibilbidea,... Informazio hori blog honetan ere eskuragarri duzue. Hala ere, aipatu nahi dugu lehenbailehen izena ematea komeni dela, lanak errazteko. Gainera, abenduaren 25a baino lehen izena emanez gero 4 euro ordaindu beharko da. Egunean bertan, berriz, 5 euro.    Izena emateko aukera herriko hainbat tabernetan dago aukera: Garmendi txokolategian, Elorsoro kiroldegian, Sorgin-zulo tabernan eta Amazkar tabernan. Bestalde, herrikrossa.com orrialdean internetez izena eman dezakezue. Bestalde, lehengo urteko kamisetarekin etortzea eskatzen dugu. Ez duzuenok, egunean bertan erosteko aukera izango duzue 5 eurotan.  Haurrentzako ere lasterketa izang

Aurtengo ibilbidea

Ibilbidea ere prest daukagu!

Aurten ere badator Elkartasun Lasterketa!