Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2014

Edonor gai al da lasterketa hau egiteko? Noski baietz!

Mirari Martiarena oiartzuarra elkartasun lasterketa prestatzen hasi zen eta bere erronka nagusiena lasterketa egitea da. Horren inguruan artikulu bat idatzi du. Irakurri, merezi du eta! Artikuluaren iturburua: Barretartia.com Inuzenteetzat lasterketa Azaroa 12, 2014 · by barretartia · in Irakurtzeko . ·   Abenduaren 28an izango da Oiartzungo korrikalariek antolatzen duten aurtengo Elkartasun Lasterketa. Bai, inuzente eguna, baina aurten egun hori da urteko azken igandea eta berdin berdin antolatuko dutela esan dute. Niri aurreraturik sartu zidaten ziria eta parte hartu eta bukatu nezakeela konbentzitu ninduten. Eta egun horri begira bizi dut egunerokoa. Jendeak Behobiarekin izaten duen sukar berbera dut nik Elkartasun Lasterketa honekin. Hilabete gutxi dira korrika hasi nintzela. Plaierak, galtza motxak, kamiseta eta lagun on bat gidari: Onintza. Ez da edonolako laguna gainera, erizaina da eta giza proban aritzen da.

Oiartzun irratian elkarrizketa egin ziguten aurkezpen egunean

Azaroaren 8an elkartasun lasterketaren aurkezpena egin genuen eta bertan egon zen Oiartzun Irratia ere. Herriko bi korrikalariri lasterketaren inguruko galderak egin zizkioten, eta hemen duzue lasterketaren inguruan kontatutakoa.  Bestalde, Oiartzungo Hitza n eta Diario Vasco n ere aurkezpenaren inguruko xehetasunak argitaratu dituzte.

2014ko elkartasun lasterketa aurkeztu dugu

ABENDUAREN 28AN SAKABANAKETAK BEREIZTEN GAITUZTEN KILOMETROAK ELKARTASUN PAUSOZ BETEKO DITUGU Elkartasun lasterketa antolatu dugu herriko hainbat kirolarik. Preso eta iheslarien egoera larria da, herritik urrunduta daude, eta lasterketa honen bidez elkartasuna adierazi nahi diegu. Abenduaren 28an izango da lasterketa, 10:30ean haurrena eta 11.30ean helduena. Plazatik abiatuko da helduen 6,5km-ko lasterketa. Helduen elkartasun lasterketan izena emateko herriko hainbat tokitan dago aukera: Sorgin-zulon, Amazkarren, Garmendi txokolategian eta Kiroldegian. Aukera horiez gain, internetez herrikrossa.com-en ere izena emateko aukera izango da. Hala ere, antolakuntza errazteko garaiz izena ematea eskatzen dugu. Lasterkari guztiek kamiseta bana jasoko dute, baina horretarako beharrezkoa izango da abendua 10a baino lehen izena ematea. Gainera, aurrez izena ematen dutenek 8 euro ordaindu beharko dute , egunean bertan, aldiz,  12 euro ordaindu beharko dira. Abenduaren 27an lasterkariek