Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2017

Oharrak iganderako

Iganderako egun gutxi falta dira. Dagoeneko egin beharreko entrenamentuak eginak edukiko dituzue noski. Hala ere, norbaitek izena eman ez badu, eta animatu nahi baduzu, oraindik ere badago aukera. Hemen dituzue ohar batzuk egunerako erabilgarriak: - Egunean bertan izena emateko: 9:00-10:30etara kontsejupean (udaletxeko frontoian) - Kontsigna ludotekan (udaletxe atzeko plazan) - Dutxak ikastolan egongo dira. 10:30ean HAURREN LASTERKETA izango da. Urteen arabera taldeak egingo dira eta plaza inguruan bueltatxoak emango dira. Izen-ematea 9:00etatik 10:15etara. 11:00etan HELDUEN LASTERKETA abiatuko da. Sari banaketa 12:30ean izango da. Animatu korri egitera, eta bestela, atera etxetik eta korrikalariei animatu!!

2017ko edizioa martxan da

Dagoeneko aurkeztu da 2017ko lasterketa. Seigarren edizioa da hau eta urteroko ibilbidea izango du. Lasterketaren informazioa aurki daiteke blog honetan. Bestalde, Oarsoaldeko hitzak egindako erreportajea uzten dizuegu lotura honetan: http://oarsoaldea.hitza.eus/2017/12/02/pausoak-beharrezkoak-direlako/