Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2018

263 lagun korrika, dispertsioa salatu eta ume motxiladunen egoera azaleratzeko

2017ko abenduaren 31 egun berezia izan da Oiartzunen. Izan ere, seigarren aldiz Oiartzungo kaleak lasterkariz bete dira, haur eta heldu, preso eta iheslarien urrunketa salatu eta pausoak emateko.   10:30ean haurren txanda izan zen. 60 haur lasterka ibili ziren Oiartzungo kaleetan motxila urdinekin. Ekimen honekin gurasoa preso duten umeek jasaten duten zama gogorarazi da. Guztira 113 haur daude gaur egun egoera honetan. Gai honen inguruko dosierra lotura honetan aurki daiteke. Jarraian, 11:00etan helduen 0km lasterketari eman zitzaion hasiera. Bertan 203 korrikalarik lortu zuten ibilbidea bukatzea, 6,5km-ko ibilbide gogorrari aurre egiteaz gain, haizea eta beroa izan ziren aurkari. Bertan 137 oiartzuarrek parte hartu zuten korrika. Hala ere, bidea mozten, argazkiak ateratzen, anoa postuan zeudenak, animatzen aritu zirenak, tortillak egin zituztenak, merkatariak... guztiek hartu zuten parte lasterketan. Zorionak guztiei!    Amaieran sari banaketaren aurretik arg