Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Abenduaren 29an Joanes Larretxea Euskal Herriratzea eskatuko dugu

Joanes Larretxeak 10 urte daramatza espetxean. Salbuespen egoera horren amaiera exijitzeko eta etxeratze bidean jartzeko herritarrok urratsak emango ditugu, pausoak emango ditugu Joanes Euskal Herriratze bidean jartzeko.


Horretarako zita garrantzitsua dugu abenduaren 29an. 10:30ean haurren lasterketa izango da eta izena egunean bertan eman beharko dute 9:00etatik 10:00etara. Helduen txanda 11:00etan izango da. 6,5km-ko lasterketa izango da. Izena emateko aukera dagoeneko zabalik dago Elorsoro kiroldegian eta www.herrikrosa.eus webgunean. 


Azken argitalpenak

300 pertsona pausoz pauso

Beste urte batez Oiartzungo kaleak korrikalariz bete dira herritik urrunduta dauden presoak gogoan dituztela. 6,5km-ko ibilbidea egin zuten helduek eta haurrek hiru taldetan herrian ibilbide motxagoak egin zituzten.

Helduei dagokionez, 228 pertsonek lortu zuten ibilbide osoa egitea. Sailkapenaren atalean ikus dezakezue korrikalari bakoitzak egindako denbora.

Bestalde, 70 haur baino gehiago atera ziren haurren lasterketan.

Hemen Oarsoaldeko hitzak egindako artikulura lotura


Abenduaren 30ean izango da lasterketaren VI. edizioa

2018ko abenduaren 30ean izango dugu zita elkartasun pausuak emateko. Lasterketa 11:00etan izango da, eta urteroko ibilbidea izango du. Laster jarriko dugu izena emateko aukera, beraz, adi egon.

Haurren lasterketa 10:30ean izango da eta izen ematea egunean bertan egin beharko da. 

263 lagun korrika, dispertsioa salatu eta ume motxiladunen egoera azaleratzeko

2017ko abenduaren 31 egun berezia izan da Oiartzunen. Izan ere, seigarren aldiz Oiartzungo kaleak lasterkariz bete dira, haur eta heldu, preso eta iheslarien urrunketa salatu eta pausoak emateko. 10:30ean haurren txanda izan zen. 60 haur lasterka ibili ziren Oiartzungo kaleetan motxila urdinekin. Ekimen honekin gurasoa preso duten umeek jasaten duten zama gogorarazi da. Guztira 113 haur daude gaur egun egoera honetan. Gai honen inguruko dosierra lotura honetan aurki daiteke.




Jarraian, 11:00etan helduen 0km lasterketari eman zitzaion hasiera. Bertan 203 korrikalarik lortu zuten ibilbidea bukatzea, 6,5km-ko ibilbide gogorrari aurre egiteaz gain, haizea eta beroa izan ziren aurkari. Bertan 137 oiartzuarrek parte hartu zuten korrika. Hala ere, bidea mozten, argazkiak ateratzen, anoa postuan zeudenak, animatzen aritu zirenak, tortillak egin zituztenak, merkatariak... guztiek hartu zuten parte lasterketan. Zorionak guztiei!  Amaieran sari banaketaren aurretik argazki erraldoia atera genue…

Oharrak iganderako

Iganderako egun gutxi falta dira. Dagoeneko egin beharreko entrenamentuak eginak edukiko dituzue noski. Hala ere, norbaitek izena eman ez badu, eta animatu nahi baduzu, oraindik ere badago aukera.

Hemen dituzue ohar batzuk egunerako erabilgarriak:

- Egunean bertan izena emateko: 9:00-10:30etara kontsejupean (udaletxeko frontoian)
- Kontsigna ludotekan (udaletxe atzeko plazan)
- Dutxak ikastolan egongo dira.

10:30ean HAURREN LASTERKETA izango da. Urteen arabera taldeak egingo dira eta plaza inguruan bueltatxoak emango dira. Izen-ematea 9:00etatik 10:15etara.

11:00etan HELDUEN LASTERKETA abiatuko da. Sari banaketa 12:30ean izango da.

Animatu korri egitera, eta bestela, atera etxetik eta korrikalariei animatu!!

Berriz ere elkartasun pausoz bete dira Oiartzungo kaleak

Urteroko zita garrantzitsua bihurtu da elkartasun lasterketa. Aurten ere 200 lasterkari baino gehiagok lortu dute helduen ibilbidea egitea eta 50 haurretik gorak parte hartu dute haurren lasterketan.

Helduen lasterketako sailkapena dagoeneko jarrita dago blog honetan eta baita herrikrosa.eus helbidean ere.

Laster igoko ditugu argazkiak eta bideoak.