Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2015

350 pertsonatik gora elkartasun pausuak ematen

IV. elkartasun lasterketa herrikoian 350 haur eta heldu baino gehiago bildu ginen elkartasun pausuak emateko eta dispertsioa salatzeko.  10:30ean haurrak hiru mailatan banaturik plaza inguruan korri egiteko aukera izan zuten. Amaitu ondoren txokolatea bizkotxoekin hartzeko aukera izan zuten eta motxila bana jaso zuten.  11:00etan helduen txanda izan zen. Oholtza gainetik bertsoa entzun ondoren Aialde kalean barrena Ergoienera abiatu ziren korrikalariak: batzuk marka egitera eta besteak bizitzako lehenengo lasterketa egitera. Denborak denbora, guztiek elkartasun pausuak eman zituzten.  11:45etan lasterketa amaitu eta guztiek salda, patata tortila eta txorizo pintxoak jan ahal izan zituzten. Sari banaketaz gain, korrikalari guztiei poltsa bana eman zitzaien eta horrez gain herriko merkatarien laguntzaz hainbat opari zozketatu ziren.  Giro paregabea egon zen Oiartzunen igandean. Datorren urtean ea arrazoi gutxiago ditugun lasterketa antolatzeko. Helduen lasterketako sai

Ibilbidea ezagutzeko irakurri kronika hau

Eguna gerturatzen ari da, eta gorputza ez ezik burua ere prestatzen joateko unea iritsi da: Abenduaren 27a, goizeko 10:30ak. Urteko azken igandea, eta Oiartzungo plaza gainezka. Haur eta gaztetxoak hasi dira korrika, plaza inguruko ibilbide laburrean barrena lehenengo elkartasun pausoak emanez, gainontzekoek beroketa ariketak egiten ditugun bitartean. Itxura ona du gaurkoak. Haurrak, gazteak, helduak... Korrikalariak, boluntarioak... Eta irribarreak. Irribarre asko. Gaurkoa festa eguna da. Bost minutu hamaiketarako, eta dena prest. Txalaparta, hitz batzuk, suziria... bagoaz! Plazatik irten eta Aialde kaletik behera abiatu gara, denak elkarrekin, gaurkoa lasterketa bat baino gehiago dela dakienaren emozioarekin. Ibargain Musika Eskolaren parean ezkerretara hartu eta Bidegaina kaleko kaxko txikia igo ondoren, ia-ia Fortaleza arterainoko malda beherari ekin diogu. Lasterketa hasiera izanik eta beherantz, gorputzak azkarrago joateko eskatzen digu. Buruak, ordea, agian indar hori b