Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2014

Aurtengo elkartasun lasterketa antolatzen hasi gara dagoeneko

2014ko elkartasun lasterketa abenduaren 28an izango da. Duela bi urte herriko hainbat kirolariren artean I. elkartasun lasterketa antolatu zen preso eta iheslarien dispertsioa salatu eta elkartasuna adierazteko.  Oraindik dispertsioa pairatzen dute herrik preso, senide nahiz lagunek eta lasterketa hau antolatzen jarraitzeko asmoa dugu. Duela bi urte adierazi genuen bezala, egoera honek jarraitzen duen bitartean, urteko azken igandean Oiartzunen zita garrantzitsua izango dugu: 6,5km-ko ibilbidea elkartasun pausoz egingo dugu.  Beraz, aurten ere lasterketa antolatzen hasi gara eta lasterketaren informazio zehatzagoa zabaltzen joango gara.  Hasi prestatzen abenduaren 28an elkartasun pausoak emateko.