Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2015

2015eko elkartasun lasterketa aurkeztu da

IV.elkartasun lasterketa abenduaren 27an izango da. Haurren lasterketa 10:30ean eta helduena 11:00etan. Herriko hainbat korrikalarik antolatzen dugu lasterketa, hain zuzen ere, herritik urrun dauden preso eta iheslariengandik bereizten gaituzten kilometroak elkartasun pausoz egiteko.  Lasterketaren inguruko informazioa blog honetan aurki daiteke. Izena emateko lekua, epeak, zenbatekoa. Haurren lasterketan izena emateko aukerak oraindik zehaztu gabe daude eta aurrerago jakinaraziko dugu.  Iaz bezala, aurten ere entrenamentuak egingo dira astelehen eta ostegunetan 19:00tan plazatik abiatuta. Azaltzen den jendearen arabera taldeak osatuko dira, erritmo ezberdinetan entrenatzeko. Norbaitek inoiz ez badu korri egin, aukera ederra dauka jendearekin entrenatzeko. Aurten oparia emango da partehartzaile guztiei. Aurreko urteetan kamiseta teknikoak eman dira. Aurten kamiseta nahi duenak aparte erosi beharko du.

2015eko lasterketa prestatzen hasiak gara

Abenduaren 27an izango da IV. Elkartasun Lasterketa Herrikoia. 6,5km-ko ibilbidea izango du, aurreko urteetakoaren berdina eta goizeko 11:00etan izango da.  Hasi dira bilerak 2015eko elkartasun lasterketa antolatzeko. Dagoeneko eguna zein den zehaztu dugu, eta larunbatean, azaroaren 7an, lasterketaren inguruko xehetasun gehiago aurkeztuko ditugu.