Saltatu eta joan eduki nagusira

Edonor gai al da lasterketa hau egiteko? Noski baietz!

Mirari Martiarena oiartzuarra elkartasun lasterketa prestatzen hasi zen eta bere erronka nagusiena lasterketa egitea da. Horren inguruan artikulu bat idatzi du. Irakurri, merezi du eta!

Artikuluaren iturburua: Barretartia.com

Inuzenteetzat lasterketa

Abenduaren 28an izango da Oiartzungo korrikalariek antolatzen duten aurtengo Elkartasun Lasterketa. Bai, inuzente eguna, baina aurten egun hori da urteko azken igandea eta berdin berdin antolatuko dutela esan dute.

Niri aurreraturik sartu zidaten ziria eta parte hartu eta bukatu nezakeela konbentzitu ninduten. Eta egun horri begira bizi dut egunerokoa. Jendeak Behobiarekin izaten duen sukar berbera dut nik Elkartasun Lasterketa honekin.

Hilabete gutxi dira korrika hasi nintzela. Plaierak, galtza motxak, kamiseta eta lagun on bat gidari: Onintza. Ez da edonolako laguna gainera, erizaina da eta giza proban aritzen da. Segurola xamarra bainaiz alde horretatik. Mareatzen banintzen edo “plakiyak” jota geratu, ahoz ahokoa egiten dakien norbait. Eta seko geratuz gero arrastaka etxera eramango ninduen laguna. Perfektua beraz!
Instituto garaitik korri egin gabea izango nintzen gutxienez. Eta hortxe hasi ginen, 3 minutu korrika eta bi oinez ordu erdia osatu arte. Ondoren, bost minutu korrika eta bi oinez… Hasieran, 3 minutuko horiek munduko luzeenak ziren. Oiartzungo Udaletxeak bidegorriko marrak pintatzeko aprobetxatu zezakeen, mingainari lotuta brotxa bat jarrita ederki margotuko nituelako. Hori da mingaina arrastaka eramatea…

Korri egiteaz gain beste kirol bat egiteko ere aprobetxatzen dut astean bitan izaten dugun hitzorduan. Kexatzeko. Eguraldi ona, txarra, hego haizea, distantzia luzea, motza, ibilbide aldaketa, egunerokoa, haurrak, txirrindulariak, jubilatuak, txakurrak, agujetak, minak, oinazeak… Ia ito beharrean, arnasa ezin hartu, hitzik ezin esan… baino hala ere kejatu!!! Eta horretan ere Onintzak a ze aguantea duena!!! Ni bezelako bat ondoan izango banu, honez gero txikitu bainion muturra. Gure amak esango lukeen bezela: Keja ta zikiƱa jarrita!!

Herri guztiak daki korrika hasi naizela, askok harrituta begiratzen gintuzten, baina tira ohitu dira. Ordutik beste lagun bat ere gehitu zaigu, Leire eta hortxe goaz asteroko gure marka txikiak hausten. Eta helburua, abenduaren 28a. Aholkulari onak ditugu, eta astero nola goazen galdetzen diguten lagunak, pertsonal training-ak eta ez, horretaz ez gara kexatuko.

Elkartasun Lasterketako antolatzaileei pare bat eskaera egin dizkiet. Nire bizitzako lehen lasterketa eta inuzente egunean izatea… Nork sinetsiko dit? Horregatik kilometroro argazkilari bat nahi dudala esan diet, niri bakarrik argazkiak egiteko. Froga zientifikoak azken batean. Eta helmugara iristen naizenean “Carros de fuego” topera, kamara lentan sartzearen efektua nik egingo dut!!!

Inuzente inuzente hasi nintzen korrika eta inuzente egunean herrian egingo den lasterketa eginez bukatuko dut. Ez da Behobia-Donostia, baino nik ez dut gehiago behar. Hau irakurri eta egun horretan gozatzen eta sufritzen ikusi nahi banauzu badakizu, apuntatu eta nire ondoan joan!!!

Mirari Martiarena
@MiraririMirari

Blog honetako argitalpen ezagunak

Abenduaren 31n Etxera Lasterketa Oiartzunen

Etxerako bidea geroz eta gertuago dagoen arren, oraindik ere etxeratzearen aldeko aldarrikapena egiteko beharra dago eta pausoz pauso egingo dugu aldarrikapen hori abenduaren 31n. Haurren eta helduen lasterketa egongo da. Zergatik jarraitzen dugu Etxera lasterketa antolatzen?  Konponbiderako giltzak behar ditugulako, zauriak itxi eta konponbideari ateak zabaltzeko giltzak, hain zuzen ere. Ezinbestekoa da euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea. Eta oraindik euskal presoen eskubideek urratuta jarraitzen dutela ikusten dugu. Joanes Larretxea eta Juan Mari Inziarte herriko euskal presoen eskubideak ere urratuta jarraitzen dute, salbuespenezko legedia ezartzen baitzaie.  Joanesek legedi arrunta aplikatuz gero, baimenekin etxean egon beharko luke dagoeneko eta hirugarren gradua eskatzeko aukera ere izango luke. Juan Marik, ordea, kalean behar luke hirugarren graduan. Eta biei salbuespen legedia aplikatzen dietenez, Martutenen daude.  Eta espetxe politika ezartzen du

Urtarrilaren 15ean dugu hurrengo zita

 Urtero gabonen inguruan Oiartzunen egiten den lasterketa urtarrilaren 15ean izango da.  Herriko hainbat korrikalarik lasterketa herrikoia antolatu dute beste urte batez ere. Oiartzungo auzoak zeharkatuko dituen lasterketa da. Oiartzungo plazatik abiatuko da eta Ergoien, Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxotik pasa ondoren, berriro plazan bukatuko da 6,6km-ko ibilbidea duen lasterketa.  Ez da lasterketa soila. Bakegintza eta elkarbizitza oinarri hartuta presoen auzia askatzea bultzatzeko ekimena da. Sarek egiten duen herritarren aktibazioaren adibidea da lasterketa hau. Herriko korrikalariek jarritako alea. Joanes etxera bidean jarriko duten pausoak emateko ekarpena.  Haurren lasterketa egingo da 10:30ean, plaza inguruan itzuliak emanez. Adinaren arabera itzuli, bat, bi edo hiru emango dira.  Helduen lasterketa 11:00etan hasiko da. Izena herrikrosa.eus webgunean eman behar da eta 12€ ordaindu beharko dira. Dortsal guztiak ez balira salduko, egunean bertan 18€tan erosteko aukera izango da.

Haur, gazte nahiz zahar, elkartasun pausoak eman ditzagun denok!

Abenduaren 29an Oiartzunen Elkartasun Lasterketa izango da. Herriko hainbat kirolarik antolatzen dugu eta preso eta iheslariengandik urruntzen gaituzten kilometroak elkartasun pausoz bete nahi ditugu.  Larunbatean lasterketaren nondik norakoak aurkeztu genituen: Izen-ematea nola egin, dortsalak noiz jaso, ibilbidea,... Informazio hori blog honetan ere eskuragarri duzue. Hala ere, aipatu nahi dugu lehenbailehen izena ematea komeni dela, lanak errazteko. Gainera, abenduaren 25a baino lehen izena emanez gero 4 euro ordaindu beharko da. Egunean bertan, berriz, 5 euro.    Izena emateko aukera herriko hainbat tabernetan dago aukera: Garmendi txokolategian, Elorsoro kiroldegian, Sorgin-zulo tabernan eta Amazkar tabernan. Bestalde, herrikrossa.com orrialdean internetez izena eman dezakezue. Bestalde, lehengo urteko kamisetarekin etortzea eskatzen dugu. Ez duzuenok, egunean bertan erosteko aukera izango duzue 5 eurotan.  Haurrentzako ere lasterketa izang